Athletic Club

Athletic Club-Barakaldo hitzarmena

Athletic Club-Barakaldo hitzarmena

Athletic Clubek eta Barakaldo CF-k lortu duten lankidetza hitzarmena aurkezteko prentsaurrekoa eskaini da martitzenean, urtarrilaren…

Athletic Clubek eta Barakaldo CF-k lortu duten lankidetza hitzarmena aurkezteko prentsaurrekoa eskaini da martitzenean, urtarrilaren 24an, 12:00etan Ibaiganeko prentsa aretoan.

Bertan José Miguel Lanzagorta, Athletic Clubeko presidenteordeak, Miguel Acero Barakaldo CFeko presidenteak eta Blas Ziarreta, Athletic Clubeko kirol zuzendaritzaren kideak hartu dute parte.

LANKIDETZA HITZARMENA ATHLETIC CLUB-BARAKALDO C.F.

Athletic Club eta Barakaldo C.F.ren arteko konfidantzaren haritik helburu komunaren bila abiatuko gara: bizkaitar futbola bultzatzea.

Athletic Cluben asmoa Bizkaian ahalmena duen klubarekin lankidetza hitzarmena egitea da, berorrek kontrolatu, bultzatu eta azken finean euren mailatan lehiakorrak diren jokalarien jarraipena egiteko, historikoki gertatu den bezala.

Barakaldo CFren asmoa da Athletic Cluben estrategiaz baliaturik, laguntza lortzea kluba hezurmamitzeko kirol arloan, ekonomikoki eta giza arloan ere.

Barakaldo CF-k Athletic Cluberi instalazioak eta kirol egiturak eskaintzeaz gainera, bere goi mailako ahalmen soziala zein historikoa.

ATHLETIC CLUBEN BETEBEHARRAK

1. Athletic Clubek aurrez aurretik ezarritako diru kopurua emango dio Barakaldo C.F.ri bere lehen taldeak parte hartuko duen mailaren arabera eta oinarri futboleko edukiko dituzten taldeen arabera.

2. Bosgarren denboralditik aurrera, urteroko IPCren igoera jasoko du Barakaldo C.F.k egongo den mailaren arabera.

3. Honengatik jasoko du dirua Barakaldok:
-2. B Mailan jokatzeagatik
-Kirol materiala erosteko
-Kirol Mutualitatea ordaintzeko
-Barakaldo CFeko jokalariak Athleticera pasatzeagatik
-Heziketa prozesuaren bilakaeraren arabera

4.Hitzarmen Orokorrean zehazten dien diru kopuruaz gainera, diru kopuru finkoa jasoko du Barakaldo C.F.k Lasesarreren erabilerak sortzen dituen gastuak ordaintzeko. Azpiegitura horiek hamabostero erabil daitezke emakumezkoen partida bat eta lan saio bat egiteko.

ATHLETIC CLUB ETA BARAKALDO CFren BETEBEHARRAK

1. Barakaldo C.F.K Athletic Cluberi lehentasunezko eskubidea uzten dio bere klubeko jokalari guztiak fitxatzeko.

BARAKALDO C. F.ren BETEBEHARRAK

1. Athletic Clubeko baimenik gabe, hitza ematen du Barakaldo CF-k fitxaketa edota lehentasunezko eskubidea kaltetu dezaketen edonorekin inolako hitzarmenik ez sinatzeko.

2. Barakaldo C.F.-k ez du edozein jokalariaren kontratua bertan behera utziko Athletic Cluberi aurrez aurretik esan gabe. Athletic Clubek 45 eguneko epea edukiko du horretaz erabakitzeko.

3. Barakaldo C.F.-k konpromezua hartzen du edozein jokalariak proba egin ez dezala inongo klubarekin Athletic Cluberi aurrez aurretik esan gabe.

4. Barakaldo C.F.-k profesional bezala edota federazioko beste edozein lizentziarengatik eduki zezakeen eskubideari uko egingo dio, baldin eta jokalaria Athletic Clubera doan.

5. Athletic Clubek Barakaldo C.F.ri denboraldi hasieran jokalariren bat lagatu gisa utziz gero, horrek jokatu beharko ditu 30 partida ofiziala Liga eta Koparen artean, 45 minutu partidako gutxienez. Lagapena denboraldiaren erdian eginez gero 15 partida ofizala izango dira.

6. Jokalaria bajan baldin badago, zigorra edota lesioarengatik, partida hauek ez dira zenbatuko ez jokatuak bezala.