Athletic Club

Athletic Clubeko espedizioa Malagan dago

Athletic Clubeko espedizioa Malagan dago

Athletic Clubeko espedizioa Malagan dago. Bederatziak aldera heldu da NH Malaga hotelera bidaia lasaia izan…

Athletic Clubeko espedizioa Malagan dago. Bederatziak aldera heldu da NH Malaga hotelera bidaia lasaia izan eta gero, hotelaren atarian hainbat zale ere zeuden zain. Espedizioarekin batera ia berrehun zale joan dira hegaldian, aspaldiko partez gure jarraitzaileek erakusten duten portaera txalogarria berretsiz taldeak kirol arloan pairatzen duen egoera txarra kontuan hartuta.

Iñaki Villanueva, Ilbon Urizar, Iñaki Laraudogoitia, Fede Arruti eta Karmelo Etxeita zuzendaritza batzako kideek bilera egin dute bertako peñekin.

Bihar goizean hitzaldi taktikoa emango du Javier Clemente entrenatzaileak eta 13:30ean bazkaria egingo da, 16:15ean futbol zelaira abiatzeko.