Athletic Club

Sarreren salmenta eta autobusak Santanderrera

Sarreren salmenta eta autobusak Santanderrera

Asteazken honetan irekiko dira San Mameseko txarteldegiak Athletic Clubeko bazkideek Racing-Athletic Club partidarako sarrerak har…

Asteazken honetan irekiko dira San Mameseko txarteldegiak Athletic Clubeko bazkideek Racing-Athletic Club partidarako sarrerak har ditzaten. Txarteldegien ordutegia honako hau izango da: 17:30etatik 20:00etara.
Bestalde, zaletuek aukera izango dute sarrerak eskuratzeko, ostegunean eta ostiralean, 10:30etatik 20:00etara eta larunbatean 10:30etatik 13:00etara.
Sarrera kopuru mugatua denez interesa duten guztiei sarrerak lehenbailehen hartzea gomendatzen zaie.
Santerderrera abiatuko diren autobuseen irteera Pitxitxi kaletik egingo da igandean 11:00etan eta 14:00etan. Autobusak ‘Nuevo Sardinero’ futbol zelaian dagoen aparkalekura helduko dira. Itzulera leku horretatik egingo da partida amaitu ostean 20 minuturo.
Gogoratzen dugu autobusak hartzeko ezinbestekoa izango dela partidarako sarrera erakustea.

Salneurriak

Real Racing Clubek emandako sarrerak eta salneurriak honako hauek dira:

Harmaila Nagusia 75 euro
Ekialde Harmaila 50 euro
Ekialde Aurrealdea 40 euro
Hego-Ekialde Aurrealdea 30 euro