Athletic Club

Lezamatik irten diren 16 jokalarik egin dute debuta aurtengo denboraldian lehen bi taldeetan

Lezamatik irten diren 16 jokalarik egin dute debuta aurtengo denboraldian lehen bi taldeetan

Athletic Clubeko harrobiak bizirik dirau eta dituen helburuak betetzen segitzen ditu, hau da, lehen talderako…

Athletic Clubeko harrobiak bizirik dirau eta dituen helburuak betetzen segitzen ditu, hau da, lehen talderako jokalariak hezitu behe mailako taldeetan lortzen diren emaitzak baino haratago eta, berez, aipaturiko lantaldeetan unean unean sor daitezkeen arazoak albo batera utziz. Orain arte Lezamatik irten diren 16 jokalarik egin dute debuta aurtengo denboraldian lehen bi taldeetan.

Lehen taldean Bilbao Athleticetik zetozen bost jokalarik egin dute debuta 2005/2006 denboraldian: Ibon Gutierrez eta Francisco Javier Tarantino (egun lagatu gisa Soriako Numantzia taldean) Mikel Dañobeitia (14 partida) Ustaritz Aldekoaotalora (5 partida) eta Fernando Amorebieta (7 partida).

Bilbao Athleticen hamaika izan dira denboraldi honetan estreinatu direnak Baskoniatik pasa eta gero: Aitor Alcalde, Igor Etxebarrieta, Ander Gago, Anton Olondo, Sergio Hernandez, Ion Velez eta Eneko Gorroño (Lemonan lagatu gisa ari da) denboraldi hasieran eta azken jardunaldiotan Urko Arroyo, Beñat Etxebarria, Anaitz Arbilla eta Gaizka Bergara izan dira, jubenilak oraindik ere lehen hirurak.

Aurrekoa adierazgarria ez balitz, Baskonia da talderik gazteena Hirugarren Mailan ari diren multzo guztietako taldeen artean. Ohiko hamaikakoan gazte mailako zortzi jokalarik eta 1986. urtean jaiotako beste hiruk osatzen dute. Datuaren garrantzia azpimarratzearren, kontuan hartu beharko genuke jubenil guzti horiek Gazte Mailako Ohorezko taldean egonez gero, Zaragoza, Osasuna eta Realarekin lehia estuan dabiltzan taldeak ziurrenik aise eramango lukela bere txapelketa.

Txema Noriega kirol koordinatzailearen aburuz, ‘jokalariarengan ipintzen dugu lanaren indar guztia. Asmoa ahalik eta gorago iristea den arren, bigarren mailara pasatzen dira Bilbao Athleticek edota Baskoniak lor ditzaketen emaitzak, jokalariaren etorkizuna da kezkarik nagusiena, bere proiekzioa, lehiakorrago bihurtu egunen batean lehen taldera irits dadila lortzeko. Horixe baino ez da Lezaman dauden behe mailako taldeen izaeraren funtsa’.