Athletic Club

Aste honetako ekintzak

Aste honetako ekintzak

Ana Urquijo, Athletic Clubeko lehendakari ordeak, Derioko Udalak Larrabarri Etxean antolatutako mahai-inguru batetan hartuko du…

Ana Urquijo, Athletic Clubeko lehendakari ordeak, Derioko Udalak Larrabarri Etxean antolatutako mahai-inguru batetan hartuko du parte, XXI. Mendean emakumearen paperari buruz. Ekitaldia asteazken honetan, martxoak 8, izango da, 19:30etatik aurrera.

Beste alde batetik, ostegunean, martxoak 9, honako ekitaldi hauetan hartuko du parte Athletic Clubek:

– 14:30 Bazkari kardioosasuntsua, Arteriosklerosi eta Gaixotasun Kardiobaskularren Prebentzioaren Astearen barruan, Lan Ekintzaren lokaletan, Joxe Mari Argoitia bertan izango dela.
– 17:00 Urduñako Udalak antolatutako solasaldia, ‘Emakumearen Astea’ren barruan, Maitane Basualdo, Eztizen Etxebarria eta Maitane Sobron jokalariekin eta Javier Ucha, kanpoko harremanetarako arduradunarekin.
– 19:30 ‘Bizkaiko Futbolaren Egoera’ri buruzko jardunaldia, Sopelanako Udalak antolatuta eta Javier Clementeren partehartzearekin.
– 20:00 Ugao K.E.-k antolatutako solasaldia, ‘Emakumearen Astea’ren barruan, Eli Ibarra jokalariarekin.
– 20:00 Gurpegi-Uriagereka Peñak antolatutako solasaldia, Iraia Iturregi eta Nerea Uriagerekarekin.