Athletic Club Sevillan dago
Athletic Clubeko espedizioa Sevillan dago 20:30ak geroztik, bi orduko txarter hegaldia egin eta gero, Fernando…
Athletic Clubeko espedizioa Sevillan dago 20:30ak geroztik, bi orduko txarter hegaldia egin eta gero, Fernando Lamikiz presidentea buru zela. Normaltasunez heldu dira andaluziar hiriburura eta aireportuan zein NH Central Convenciones hotelean hainbat zale hurbildu dira taldeari animoak emateko.
Hogei gradu pasatxo dago eta Sevillako Apirileko Feriaren jai giroa ez da nabaritzen hotelaren inguruan, lasaitasuna nagusi delarik. Zapaturako ordutegiak finkatu dira dagoeneko, 9:30ean gosaria, 13:30ean bazkaria eta, gutxi gora behera, 18:10ean futbol zelairako bidaia.

