Athletic Club

Aduriz, Gurpegi, Exposito eta Murillok alta daukate

Aduriz, Gurpegi, Exposito eta Murillok alta daukate

Aritz Aduriz: Eskuin belauneko barne alboko lotailuaren zartadura. Carlos Gurpegi: Goiko ezker masailezurrean haustura. Pubalgia…

Aritz Aduriz: Eskuin belauneko barne alboko lotailuaren zartadura.

Carlos Gurpegi: Goiko ezker masailezurrean haustura. Pubalgia dela eta ebakuntza egin zioten.

Unai Exposito: Eskuin hankako barne-soleoan zuntz haustura.

Ander Murillo: Eskuin kuadripzesean kolpea.

Arestian aipatu diren lau jokalariek alta jaso dute gaur Lezamako instalazioetan fisioterapia eta berreskuratze tratamendua jaso ostean.

Mikel Dañobeitia: Eskuin belauneko barne alboko lotailuaren zartadura distala.

Francisco Javier Yeste: Pubalgia, 2006ko maiatzaren 16an ebakuntza egin zioten.

Lasterka iraunkorra egiten dute biek eta lan gehiago egingo dute datorren astean.

Roberto Martínez, Tiko: Ebakuntza egin zioten bere eskuin orkatilan 2006ko maiatzaren 25ean. Hobera doa, fisioterapia jasotzen du eta makuluekin dabil.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK