
Fundazioaren Topaketa instituzio zein enpresekin
Fundazioaren Topaketa instituzio zein enpresekin
Fundacion Athletic Club Fundazioak topaketa izan du ekainaren 29an instituzio eta atxikitze prozesua burutu duten…
Fundacion Athletic Club Fundazioak topaketa izan du ekainaren 29an instituzio eta atxikitze prozesua burutu duten enpresekin Ibaigane Jauregian. ‘Historiarekin hitzorduak’ lelopean burutuko den zikloaren lehendabizikoan 1977ko europar finalaren protagonista zuzenak egon dira bertan (Koldo Agirre, Joxe Anjel Iribar, Carlos Ruiz) Helburua da esperientziak trukatzea irakasgaiak ateratzeko etorkizunari begira.
Hitzaldiaren ostean txostena banatu zen, Fundazioaren ekimen txostena eta enpresen arteko futbol 7ko liga egiteko dagoen proiektuari buruzko informazioarekin batera.
Ekitaldian Fernando Lamikiz presidentea, Ana Urquijo presidenteordea, Pedro Campo presidentearen albokoa, Juan Manuel Delgado, Juan Carlos Ercoreca, Felix Izquierdo, Eukeni Olabarria, Begoña Oraa, Iñaki Villanueva eta Ilbon Urizar zuzendaritza batzako kideak, BBVA, Norbega, Mutualia, Estampaciones Bizkaia, Grupo Ormazabal, Poligras, Prima Fila, Jose de Ezpeleta SA, Asmotur Uriarte, Montajes Meccano, Grupo Tamoin, Construcciones Baracons SL, Abymatic Sistemas, Grupo Repair, Grupo Orbere, Construcciones Durango, By Sport, Ein Prossit, Hotel Aretxarte, Axa Aurora SA, Galdacker, Grupo Nortecar, Euskalagro SL, Cafes El Abra, Banesto, Vals Comunicación, Elecnor SL eta beste hainbeste enpresen ordezkariak, Fundazioaren Patronatuaren kideekin batera.
