Athletic Club

Lan saioa eta abuztuaren 6rako plana: Argazkiak

Lan saioa eta abuztuaren 6rako plana: Argazkiak

Athletic Clubeko lehen taldeak lan saioa izan du gaur goizean, 10:30etatik aurrera eta bi orduz…

Athletic Clubeko lehen taldeak lan saioa izan du gaur goizean, 10:30etatik aurrera eta bi orduz Papendalen, 19 graduko tenperaturarekin. Fernando Amorebieta, berna-hezurrean kolpe bat daukala eta Fran Yeste, ezker hankako addukktorea gainkargaturik, taldearekin aritu dira, baina amaitu baino lehenago abiatu dira aldageletara.

Bestalde, Joseba Garmendiak eta Mikel Dañobeitiak auren sendatze prozesua segitzen dute taldetik at eta gaurkoan lasterka iraunkorra egin dute Manolo Delgadoren begiradapean.

Atsedena izango dute jokalriek gaur arratsaldez eta gura izanez gero Arnhemera antolatu da txangoa.

Abuztuaren 6ko 15:00etan Essenen bertako Rot Weiss taldearen aurkako partidari begira, bi multzotan banatuko du taldea Felix Sarriugarte entrenatzaileak.

Lehendabizikoan deialdian sartuko diren jokalariak egongo dira, honako ordutegia izango dutela: 10:45ean bazkaria, 12:00etan irteera futbol zelairantz. Gainerakoek 9:45ean iznago dute lan saioa eta bazkaldu ostean Essenera abiatuko dira partida ikusteko.

Multzo bien osaketa domekan goizeko lehen orduotan erabakiko da teknikari eta zerbitzu medikoek sendatze prozesuan dagozen jokalarien egoera aztertu eta gero.