Athletic Club

Bi multzotan banatuko da lan taldea asteartean. Deialdia.

Bi multzotan banatuko da lan taldea asteartean. Deialdia.

Athletic Clubeko lehen taldeak lan saioa egin du astelehenean arratsaldez, 18:00etatik aurrera, Papendalen. Bertan baloia…

Athletic Clubeko lehen taldeak lan saioa egin du astelehenean arratsaldez, 18:00etatik aurrera, Papendalen. Bertan baloia izan da nagusi eta estrategia jokaldiak prestatu dituzte zurigorriek. Lan saioak ordu eta laurdeneko iraupena izan du.

Gaur astearteko lagunarteko partidari begira, 19:00etan Spakenburgen, lan taldea bi multzotan banatzea erabaki du Felix Sarriugarte entrenatzaileak. Lehendabizikoan deialdian sartuko diren jokalariak egongo dira (Lafuente, Aranzubia, Gabilondo, Álex García, Sarriegi, Ustaritz, Amorebieta, Beñat, Martins, Iturriaga, Prieto, Urzaiz, Solabarrieta, Casas, Murillo, Iraola, Etxeberria, Llorente, Expósito eta Tiko) eta bigarrenean gainerakoa (Alcalde, Dañobeitia, Garmendia, Javi González, Orbaiz, Yeste, Aduriz, Javi Martínez), 10:30ean Papendalen lan saioa egin dute. Ostean lan talde osoa bideo saioa izan du.

Espedizioa 16:30ean irten da Spakenburgera, Papendaletik 62 kilometrora dagoena, Ijsselmeervogels taldearen aurka 19:00etan jokatzeko.