Athletic Club

Athletic Club Sevillan dago

Athletic Club Sevillan dago

Athletic Clubeko espedizioa Sevillan dago 19:10z geroztik. Hegazkinez eta normaltasun osoz egin dute ordu eta…

Athletic Clubeko espedizioa Sevillan dago 19:10z geroztik. Hegazkinez eta normaltasun osoz egin dute ordu eta hamar minutuko bidaia emakumezkoen taldeko kideekin batera. Aireportutik Silken Al-Andalus palace hotelera abiatu dira zurigorriak autobusez eta 20:45ean prest dute afaria. Hotela Betiseko Ruiz de Lopera izena duten kirol instalazioak eta futbol zelaiaren tartean dago.

Hotelean bertan hainbat zale zegoen zain eta zaleekin batera bero ikaragarria, 40 gradu inguru, bihar partidaren orduan “soilik” 34 gradu espero badira ere.

Bestalde esan, emakumezkoen taldea autobusean Huelvarako bidean dagoela bihar Superligako lehendabiziko partida jokatuko baitu 12:30ean bertan.