Athletic Club

Ohiko Batzar Nagusia

Ohiko Batzar Nagusia

Asteazkenean, hilaren 27an, Athletic Clubeko Ohiko Batzar Nagusia egin da Bilboko Euskalduna Jauregian honako gai…

Asteazkenean, hilaren 27an, Athletic Clubeko Ohiko Batzar Nagusia egin da Bilboko Euskalduna Jauregian honako gai ordenarekin:

1. Aurreko ihardunaren Kontuak, Txostena, Balantzaren eta aurreko ihardun ekonomikoari dagokion Kudeaketaren onarpena, horrela erabakitzen bada.
2. Hurrengo Ekitaldi Ekonomikorako prestatu den Aurrekontuaren onarpena, horrela erabakitzen bada.
3. Zuzendaritza Batzaren egitasmoak eta proposamenak.
4. Bazkideek egin litzaketen proposamenak, baldin eta Batzarra ospatu baino bost egun lehenago aurkeztu badira eta bazkide konpromisarioen %10ek edo bozka emateko eskubidea duten bazkideen %2ek sinaturik badatoz.
5. Eskari-galderak.

Bustamante jn.ak asanbladari hasiera eman eta bertaratutakoei asistentzia eskertu die. Bertan, 19:30erako 650 bazkide konpromisario egon dira. Ondoren, bertaratutako guztiak zenbatuta 911 bazkide konpromisario egon dira.

Azken urtean hildako bazkide, jokalari eta zuzendari guztien omenez isilean emandako minutu baten ostean, Fernando Lamikizek, Athletic Clubeko presidenteak, hitza hartu eta klubaren egoera berrikusi du, kirolaren, ekonomiaren eta erakundearen ikuspegiaren arabera.

– Kirolaren ikuspegiari dagokionez, Aduriz, Sarriegi, Gabilondo eta Javi Martinez kontratatu izana eta filialeko jokalariak (Amorebieta, Ustaritz, Dañobeitia…) igo izana nabarmendu du.

– Ekonomiaren ikuspegiari dagokionez, telebistarako kontratu berria, babesle berriak eta merchandisingen eta fundazioaren jardueren hobekuntza nabarmendu ditu, azken urteotako defizitari amaiera jartzea posible egingo baitute.
– Erakundearen ikuspegiari dagokionez, FPLekiko, federazioarekiko, gainontzeko klubekiko, hitzartutako klubekiko, aldundiarekiko eta udalarekiko harreman bikainak aipatu ditu.

Baieztatu du, iragandako denboraldi estu eta larriaren ostean jendea pozik ez dagoela ikusita, dimisioa aurkezten duela, kluberako arazoa ez izateko eta lankideek aurrera egin ahal izateko. Baieztatu du ohore handia izan dela presidentea izatea eta bere ondorengoa izango den Ana Urquijorentzako laguntza eskatu die bazkide eta zaletuei.

Azkenik, parte-hartzeari amaiera emateko, batzako lankideei eskerrak eman dizkie eta Bustamantek ere berarekin batera dimisioa aurkeztu duela esan du.

+ Entzun ezazu Fernando Lamikiz presidentearen eta Juan Ignacio Bustamante idazkariaren parte-hartzea:

Juan Ignacio Bustamanteren parte-hartzea
Fernando Lamikizen parte hartzea

Ondoren, klubaren kontugileak, Eukeni Olabarriak, 2005-06ko denboraldiko balantze ekonomikoa, fundazioaren balantzea eta 2006-07ko denboraldiko aurrekontua aurkeztu ditu. Hitza Juan Carlos Ercorecari eman eta horrek klubaren merkataritza-jarduerak eta esponsorizazioa azaldu ditu.

1. Hala badagokio, arestiko ekonomi jardunaldiko zuzendaritza batzaren kontuak, memoria, balantzea eta kudeaketa onartzea. Bozketaren emaitzak:

Bai: 577 (61,51%)
Ez: 309 (32,94%)
Zuritan: 12 (1,27%)
Baliogabeak: 40 (4,26%)

2. Hala badagokio, datorren ekonomi jardunaldirako aurrekontua onartzea. Bozketaren emaitzak:

Bai: 569 (61,24%)
Ez: 305 (32,83%)
Zuritan: 14 (1,50%)
Baliogabeak: 41 (4,41%)

Eguneko hirugarren puntuari dagokionez, Zuzendaritza batzaren proiektuetan eta proposamenetan, batzak Julen Guerrero Athletic Cluben ohorezko bazkide izendatzea proposatu du, kirol arloan izandako meritua eta emandako zerbitzuak aitortzearren, proposamenaren alde Ana Urquijo presidenteordea jarrita.

Asanbladaren txalo-jotzearengatik onartua izan da.

Beraz, eguneko laugarren puntura pasatu da, galde-eskeetara, eta goizaldeko 1:10era arte luzatu da, 15 parte-hartze izanik.