Athletic Club

Athletic Club Reusen dago

Athletic Club Reusen dago

Athletic Clubeko espedizioa Reusen dago. Arratsaldeko 18:00etan irten da hegaldia Bilboko aireportutik eta hiru ordu…

Athletic Clubeko espedizioa Reusen dago. Arratsaldeko 18:00etan irten da hegaldia Bilboko aireportutik eta hiru ordu laurdeneko bidaiaren ondoren 23 graduko tenperaturarekin heldu dira katalunyar lurretara. Zazpiak eta hogeian ailegatu dira NH Reus hotelera eta 20:45etarako prest dago afaria.

Aireportuan zein hotelean bertan zale zurigorrien presentzia nabaria izan da. Espedizioarekin batera Ana Urkijo presidentea, Juan Carlos Erkoreka presidenteordea eta Iñaki Arrate, Iñaki Villanueva eta Begoña Oraa etorri dira, Joxe Anjel Iribarrekin batera, batzuk Gurpegiren aldeko lako berdeak zeramatzatela.

Bestalde, Iñaki Villanueva eta Joxe Anjel Iribar abiatu dira peña Alcossebreren hamargaren urteurreneko ekitaldietara. Halaber, aurtengo denboraldirako Hugo Bosseko traje berriak estrenatu dituzte lehen taldeko partaideek.