
Athletic Club-Celta de Vigo: txartel lagapena
Athletic Club-Celta de Vigo: txartel lagapena
Zuzendaritza Batzak erabaki duenez, edozein arrazoiarengatik partidara joaterik eduki ez, eta jarlekua beste zale bati…
Zuzendaritza Batzak erabaki duenez, edozein arrazoiarengatik partidara joaterik eduki ez, eta jarlekua beste zale bati laga gura dioten bazkideek honela egin ahal izango dute:
TELEFONOZ
Horrela nahi duten bazkideek, telefonoz egin ahalko dute lagapena, 902 931 800 zenbakira deituta, astelehenetik, hilaren 16a, eguazteneko, hilaren 18a, 13:00ak arte.
Txartela utzi duten bazkide guztiei bazkidearen kodea ezabatuko zaie partida horretarako.
Prozedura horren bitartez txartela laga gura duten bazkideek jarlekuaren prezioaren erdi garbia kobratu ahalko dute, kuota helbideratuta duten kontura transferentzia baten bidez edo San Mames zelaiko txarteldegietan Racing de Santander-en aurkako partidaren txarteldegi ordutegian.
LEIHATILETAN
1. San Mames zelaiko txarteldegietara joan beharko dute, behean adierazitako ordutegi eta egunetan, eta bertan bazkide-txartelaren datuak eman.
2. Txartela laga duten bazkide guztiei bazkide-kodea ezabatuko zaie arestian aipatu den partida honetarako.
3. Bazkideen jarlekuak salduz gero, jarlekuaren prezioaren erdi garbia ordainduko zaie bazkideei, kuota helbideratuta duten kontura transferentzia baten bidez edo San Mames zelaiko txarteldegietan Racing de Santander-en aurkako partidaren txarteldegi ordutegian.
TXARTELDEGIEN ORDUTEGIA
Hilaren 16,17a, 10:00etatik 13:00etara eta 16.30etatik 19:30etara.
Hilaren 18a, 10:00etatik 13:00etara
