Athletic Club

Lehen lan saioa Maneren zuzendaritzapean: Argazkiak

Lehen lan saioa Maneren zuzendaritzapean: Argazkiak

Gaur, eguenean, azaroak 30, lehendabiziko lan eguna izan da Jose Manuel Esnal Manerentzat Lezamako instalazioetan….

Gaur, eguenean, azaroak 30, lehendabiziko lan eguna izan da Jose Manuel Esnal Manerentzat Lezamako instalazioetan. Bere lan taldearekin batera, hau da, Garitano, Delgado eta Melendezekin, lan saioa zuzendu du Santaago Bernabeuko partida garrantzitsuari begira. Bertan Lafuente; Iraola, Prieto, Sarriegi, Exposito; Javi Martinez, Orbaiz; Etxeberria, Yeste, Gabilondo; eta Adurizek osatu dute ustezko hamaikakoa.

Mila pertsona inguru hurbildu dira Lezamara taldea sostengatzeko eta Maneren zuzendaritzapean bere lehen pausoak ikusteko. Ana Urkijo, Athletic Clubeko presidentea ere egon da Lezaman 10:30etatik aurrera taldea eta entrenatzaileari babesa emateko.