Athletic Club

Denda birtual berria, erakuslehio unibertsala

Denda birtual berria, erakuslehio unibertsala

Athletic Clubeko web orrialdearen helburu nagusia komunikatzea den arren, beste batzuk dauzka ere. Haien artean…

Athletic Clubeko web orrialdearen helburu nagusia komunikatzea den arren, beste batzuk dauzka ere. Haien artean merkataritza arloari dagokiona aipatuko genuke, denda birtualak ordezkatzen duena, sareko erabitzaileek gehien bisitatzen duten arloa izanik. Esaterako azken urtean 100.000 euro baino gehiago fakturatu dira.

Horregatik, bere garrantzia kontuan hartuta, berritu egin da eta hona hemen hobekuntzarik aipagarrienak:

-Sartzeko erraztasuna: Klubeko gainerako atalak bezala, W3Cek eskatzen dituen baldintza guztiak beteko ditu dendak, minusbaliotasun duten pertsonei nabigatzeko aukera emanez, sistema eta nabigatzailea edozein izanik ere.

– Eskaerak: Egin den eskaeraren egoeraren berri izateko aukera egongo da uneoro eta baita egin diren eskaera guztien zerrenda osoa ikustea ere.

– Etengabeko berrikuntzari ekingo dio dendak, funtzionalitate handiagoa zein erabiltzeko erraztasun gehiago lortzearren.

-Halaber, produktuen irudi batzuk berritu dira kalitate eta detaile handiagoko argazkiak sartuz.

Ohikoa den legez, urteko 365 egunetan dago zabalik denda, 24 orduz eta bertan edozein zalek klubeko produktu ofizialak eros ditzake, etxean 48 ordu beranduago jasoko lituzkeenak. Erosotasuna da nagusi eta kreditu txartelaren bitartez ordaindu daitezkte zerbitzari fidagarriaren bitartez edota jasotzean ordainduz (zerbitzu hau iberiar penintsulan soilik).

Denda birtula hainbat ataletan banatzen da, produktu sendiak osatuz. Adibidez janzkera ofiziala, baloiak, kirol osagarriak, bitxitegia, liburuak… beti ere edozein neurri eta modeloan. Elastikoa erosiz gero, zenbakia eta izena ere aukeratu ditzake, edozein denda ofizialean egin daitekeen moduan.