Athletic Club

Azken lan saioa, Palman

Azken lan saioa, Palman

Athletic Clubeko lehen taldeak partida aurreko azken lan saioa egin du Palman 17:00etatik aurrera eta…

Athletic Clubeko lehen taldeak partida aurreko azken lan saioa egin du Palman 17:00etatik aurrera eta ordu bat baino gehiago aritu da Antonio Asensio Kirol Instalazioetan kazetari eta zale zurigorri askoren begiradapean.

Beroketa ariketak egin ostean, presioa lantzeko ariketa batzuk egin dituzte, erasoko jokaldiak eta, amaitzeko falta jaurtiketak entseatu dituzte.

Ostean, hainbat autografo sinatu eta gero, autobusez itzuli dira hotelera eta 20:45ean afalduko dute.

Eguraldiari dagokionez, eguzkia izan da nagusi baina hori desagertu eta berehala hotza somatu da eta horrela, 10-13 gradu bitartean, espero da biharko lehia jokatzea. Horretarako RCD Mallorcak 28 eta 56 euro bitarteko salneurriak ezarri ditu.