Athletic Club

Joseba Etxeberria baja da

Joseba Etxeberria baja da

Joseba Etxeberria: Eskuin oineko bigarren behatzaren bigarren falangearen haustura. Baja da datorren igandeko partidari begira….

Joseba Etxeberria: Eskuin oineko bigarren behatzaren bigarren falangearen haustura. Baja da datorren igandeko partidari begira.

Pablo Orbaiz: Eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura.
Roberto Martínez ‘Tiko’: Ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura.
Sendatze prozesua eta fisioterapiarekin tratamendua mantentzen dute biek.

Iñaki Lafuente: Odoljarioa ezker begian. Lasterka iraunkorrari ekin dio eta hobera doa. Baloiarekin egiten ditu ariketak jada.

Ustaritz Aldekoaotalora: Ezker hankako bizeps femoraleko haustura miofibrilarra. Lasterka iraunkor arinari ekin dio eta fisioterapia jasotzen du.

Joseba Garmendia: Ezker eskuko metakarpoko bigarren hezurraren haustura eta gainkarga ezker aduktorean.

Luis Prieto: Haustura miofibrilarra eskuin hankako aurreko ondestean. Bizikletako lanari ekin dio.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK