Athletic Club

Oroigarria ehun partidengatik

Oroigarria ehun partidengatik

Gaur asteartean, hilaren 13an, orain arte 100 partida ofizial bete dituzten Athletic Clubeko zazpi jokalariek,…

Gaur asteartean, hilaren 13an, orain arte 100 partida ofizial bete dituzten Athletic Clubeko zazpi jokalariek, hau da, Itziar Gurrutxaga (123), Elixabet Ibarra (121), Vanessa Rodríguez (120), Iraia Iturregi (112), Aitziber Juaristi (109), Gurutze Fernandez (107) eta Nerea Uriagereka (103) erloju-oroigarria jaso dute Ana Urkijo presidentea, Juan Manuel Delgado emakumezkoen taldeko presidentea, Fermin Palomar bigarren presidenteordea eta Iñaki Arrate, Iñaki Laraudogoitia, Begoña Oraa eta Iñaki Villanueva zuzendaritza batzako kideen eskutik. Iraiaren izenean bere amak, Mari Sustatxa, hartu du.

Ekitaldian Athletic Clubeko zuzendaritza batzako kideak egon dira eta baita ere emakumezkoen bi taldeetako teknikariak zein jokalariak.