Athletic Club

Athletic Club, beste denboraldi batez Telefonicarekin

Athletic Club, beste denboraldi batez Telefonicarekin

Athletic Clubek eta Telefonicak azken urteotako akordioa berritu dute eta laugarren urtez Telefonica izango da…

Athletic Clubek eta Telefonicak azken urteotako akordioa berritu dute eta laugarren urtez Telefonica izango da Athletic Clubeko hornitzaile teknologiko ofiziala. Bere aldetik, Telefonikak berresten du bere lotura Bizkaian eta Euskal Herrian gehien maite den klubarekin teknologia berrien eremuan ahalik eta altuen kokatze aldera.

Gaur Ibaiganen Ana Urkijo, Athletic Clubeko presidenteak eta Oscar Alegria, Telefonicako lurralde-zuzendariak sinatu duten akordioaren arabera, nabarmena izango da Telefonicaren presentzia San Mamesen zein Lezaman publizitatearen bitartez.

Halaber, gure klubeko instalazioak promozio ekitaldietarako erabiltzeko eskubidea izango du Telefonicak. Akordioaren baitan Imagenio, Telefonicaren telebista digital berria protagonista izango da entrepresa honen publizitate euskarrietan.

Telefonica Athletic Clubeko hornitzaile garrantzitsuenetako bat izaten segituko du telekomunikazio arloan. Esaterako, telekomunikazio zerbitzu aurreratuak eskaini ditu eta Athletic Club aitzindaria izan da, ADSL lerroetan oinarriturik, banda zabaleko zerbitzuak kudeaketa sistematan erabiltzeko orduan. Atal honetan azpimarragarria da Telefonicak gauzatu zuen klubeko bulegoen elkarrekiko lotura -Ibaigane, San Mames, dendak, Lezamako instalazioak- Net-LANaren bitartez (sare pribatua birtuala) ADSL teknologian oinarriturik.

Era berean, San Mameseko prentsa aretoa Lehen Mailako lehendabizikoa izan zen banda zabaleko hornikuntza integrala ezartzen hedabideen lana errazteko asmoz.