Athletic Club

Kadete taldea Qataren dago (I)

Kadete taldea Qataren dago (I)

Otsailaren 16an heldu zen Athletic Clubeko Kadete A taldeko espedizioa (bertako 7:30ean eta 5:30ean Bilbon)…

Otsailaren 16an heldu zen Athletic Clubeko Kadete A taldeko espedizioa (bertako 7:30ean eta 5:30ean Bilbon) Aspire goi mailako zentrura zuzenean bidaiatuz gosaltzeko eta eguerdira arte atsedena hartzeko. Bazkaldu ostean lehen lan saioa egin zuten zurigorriek eta ondoren mahaiko tenisaren munduko txapelketaren finala ikusi ahal izan zuten bertan.

Onak dira horko azpiegiturak, lan talderako egokiak edozein kirola izanda ere. Sei zelai dauka, hauetatik lau soropil naturala dutenak. Futbol hamaikako zelai estalita dauka eta beste pabilioi batzuk beste kirol mota batzuk egiteko. Egoitza ere ona da eta baita jasotzen ari den harrera ere.

Otsailaren 18an lehendabiziko partida jokatu du gure taldeak (hiru ditu hitzartuta) eta 1-2 irabazi du Academia-Aspire Cataren aurka, Alvaro eta Jonxa golegileak izanik.