Athletic Club

Allianz Arenara bisita

Allianz Arenara bisita

Athletic Clubeko ordezkaritza bat, Fede Arruti eta Iñaki Villanueva zuzendaritza batzako kideak eta Juan Ignacio…

Athletic Clubeko ordezkaritza bat, Fede Arruti eta Iñaki Villanueva zuzendaritza batzako kideak eta Juan Ignacio Añibarro idazkari orokorrak osaturik Municheko Allianz Arena Stadiuma bisitatu du asteartean goizez eta Monike Gerle zerbitzu buruarekin eta Uwe Stadler mantentze-lanetarako burua. Bilera teknikoa izan da eta stadiuma izan zuen finantziazio plana aztertzeaz gainera azpiegituraren alde onak eta txarrak begitu dituzte.

Inpresio ona atera dute gure ordezkariek estalkiei buruz eta baita erabili diren material zein indarrean ipintzeko darabilten tresnei buruz, ‘ederto aztertu dutelako’ espedizionarioen ustetan. Irudi bera atera dute hustuketa bideak, sarbide kontrolak eta baita ere objetuak ez jaurtitzeko erabiltzen diren neurriak ikustean. Halaber, aldageletako gunea aztertu dute, bi aldiz egokia dena, Municheko Bayern eta Munich 1860 taldeek erabiltzen baitute zelaia.

Fede Arruti zuzendaritza batzako kideak zerau dio: ‘Ona da oso stadiumeko seinaleztapena, eta baita ere VIP palkoak, VIP jesarlekuak, palko ondoan dagozenak, asko hobetzeko daukaten arren’. Gainera, ‘haurtzaindegia dago futbol zelaian eta hainbat jantoki. Dendak ez daude kanpora begira prestautak hiri stadiuma ez delako eta, bisitetaz gain, ia soilik partida egunetan erabiltzen direlako’.

Ezaugarri honen ildotik, aparkalekuen kopurua azpimarratu gura du Fede Arrutik: ‘Guretzat erreferentzia ez dela abiapuntutzat hartuta, garraio publikoa nagusi baita San Mames inguruan, aparkaleku bat dago sei ikusleko. Gure kasuan beharrezkoa den ratioa bestelakoa litzateke, aparkaleku bat 50 ikusleko’.

Gainerako azpiegiturei dagokienez, hainbat akats ditu prentsa aretoak, audioan konkretuki eta gauza bera gertatzen da esatarien postuetan, babesik gabekoak eta kableak begibistan dituztenak. Aldiz, diseinu ona du hedabideentzako egoitzeetara doan sarbidea.

Frankfurtera abiatuko dira bihar Athletic Clubeko ordezkariak, bertan Commerzbank Stadium, Eintrachteko futbol zelaia, aztertzeko.