Athletic Club

Kadete A taldea Qataren dago (eta IV)

Kadete A taldea Qataren dago (eta IV)

Athletic Clubeko espedizioa Bilborako bidea hartu du jada eta 23:30ean edo ailegatuko da. Ostegunean, otsailak…

Athletic Clubeko espedizioa Bilborako bidea hartu du jada eta 23:30ean edo ailegatuko da. Ostegunean, otsailak 22, eta Aspire akademiako zuzendariak hala eskatuta, hitzaldia eskaini zuten Edorta Murua eta Txus Pinedo teknikariek entrenamendu metodologiari buruz, bertan Athletic Clubeko futbol oinarrian erabiltzen diren ardatzak jakinaraziz. Ostean espediziokide guztiak City Centerrera abiatu dira hainbat erosketa egiteko, aurrez aurretik Aspireko zuzendaritzak prestatu duen ekitaldia izanik.

Arratsaldez, eta azken partida jokatu baino lehen (banako berdinketarekin amaitu zena) argazki ofiziala egin du espedizioak eta horko ohorezko liburuan sinatu dute partaide guztiek. Halaber, partida jokatu baino lehen, hainbat opari eman dizkio Athletic Clubek bertako zuzendariari.