Iñigo Mujikaren hitzaldiak
Iñigo Mujikak Athletic Clubeko I+B arduradunak hitzaldi batzuk eskainiko ditu apirilean munduko hainbat herrialdetan. Hasteko…
Iñigo Mujikak Athletic Clubeko I+B arduradunak hitzaldi batzuk eskainiko ditu apirilean munduko hainbat herrialdetan.
Hasteko apirilaren 4tik 6ra bitartean Amerikako Estatu Batuetako Batzorde Olinpikoak antolatzen duen Training Desing Simposiumean parte hartuko du, apirilaren 4an bertan hain zuzen ere ‘Peaking/Tapering’ (‘Errendimenduaren optimizazioa/Zorrozketa’) hitzaldia eskainiz.
Halaber AEBetako Txirrindularitza Federazioa eta AEBetako Triatloi Federazioaren bitartez ‘Peaking and tapering for endurance
performance’ (‘Zorrozketa iraupen luzeko errendimendurako’) hitzaldia eskainiko du.
Apirilaren 24ean Inglaterrako Football Association In Service Workshops for Fitness Coaches and Conditionersen (Futbol Federazioko lantegiak prestakuntza fisikoko entrenatzaileentzat) bi hitzaldi emango ditu: ‘Training and conditioning methodology at Athletic Club Bilbao’s footbal academy’; ‘Sport science and talent development at Athletic Club’. (‘Entrenamendua eta metodología Athletic Clubeko futbol akademian’ eta ‘Kirol zientzia eta talentuen bilakaera Athletic Cluben’).
Hortik Italiara abiatuko da eta apirilaren 25ean L’Aquilan, beste bi hitzaldi eskainiko ditu Italiako Batzorde Olinpikoak zenbait kirol federazioekin batera antolatuta: ‘Basi scientifiche della periodizzazione’ eta ‘Il Tapering’. (‘Periodifikazioaren oinarri zientifikoa’ eta ‘Zorrozketa’).
Azkenik, apirilaren 26tik 28ra Romako ‘Università degli studi di Roma – Tor Vergata’ unibertsitatean hiru hitzaldi emango ditu: ‘Zorrozketa’, ‘Desentrenamendua’ eta ‘Osatze estrategiak’.

