Athletic Club

Athletic Clubek 5 Bartzelonak 0

Athletic Clubek 5 Bartzelonak 0

Iñigo Juaristi entrenatzaileak honako hamaikakoa aurkeztu du Bartzelonaren aurka:Andere, Vanessa, Marta M., Itziar, Guru, Tzibi,…

Iñigo Juaristi entrenatzaileak honako hamaikakoa aurkeztu du Bartzelonaren aurka:Andere, Vanessa, Marta M., Itziar, Guru, Tzibi, I.Murua, Orueta, A.Olabarrieta, Ibarra eta Eba.

Aulkian Ainhoa, Uriagereka, L.Zabala, Jessi, Zarate, Lorena eta Joana egon dira.

Bartzelona: Cristina, Paulina, Sheila, Ani, Romero, Marta, Elba, Mireia, Juditt, Jessica eta Melani. Aulkian Sarai, Marina, Alba Vilas, Albita eta Bobo egon dira.

Epailea Isturiz Latorre izan da. Marrazainak Calle Baños eta Goikolea Zorrilla izan dira.

Athletic Clubeko jokalariek besoko beltza eroan dute zendu berri den Arrate Oruetaren aita omenez.

(7′) 1-0. Oruetaren jaurtiketa, barrura.
(18′) Paulinaren errematea eta Anderek oso ondo gelditzen du baloia.
(21′) 2-0. Ibarraren pase bikaina eta Guruk bigarren gol lortzen du.
(24′) Tzibiren jaurtiketa ederra, baina atezainak harrapatzen du baloia.
(25′) Orain Eli Ibarrak jaurtitzen du eta Cristinak ukabilez urruntzen du
(39′) Arrate Oruetak langara errematatzen du.
(42′) Ebaren errematea, buruz, kornerra.
(43′) 3-0. Gururen jaurtiketa, Cristinak urruntzen du, baina Itziarrek hirugarren gola lortzen du.

(51′) Aldaketak: Alba Vilas eta Albita Jessica eta Melaniren ordez.
(57′) Aldaketa: Lorena Eli Ibarraren ordez.
(57′) Aldaketa: Bobo Elbaren ordez.
(65′) Albitak falta bat ateratzen du, zutoinera.
(68′) Aldaketa: Joana Oruetaren ordez. Bere estreinaldiko partida da.
(74′) Aldaketa: Uriagereka Gururen ordez.
(74′) Aldaketa: Sarai Romeroren ordez.
(79′) Aldaketa: Jessi Ebaren ordez.
(82′) Irune Muruaren jaurtiketa, atezainarentzat.
(84′) 4-0. Irune Muruaren gol ederra, hiru atzelari driblatu eta gero.
(87′) Muruaren jaurtiketa Cristinak harrapatzen du.
(90′) 5-0. Jessiren gola.

(Argazkiak: Niko)