Athletic Club

Gerd Müller, Ibaiganen

Gerd Müller, Ibaiganen

Gerd Müller, Municheko Bayernen aurrelari ospetsua 1960 eta 1970 bitartean, Ibaigane bisitatu du Daniel Ruiz…

Gerd Müller, Municheko Bayernen aurrelari ospetsua 1960 eta 1970 bitartean, Ibaigane bisitatu du Daniel Ruiz Bazen eta Müller-Dani Alemaniar Peñaren kideekin batera.

‘Torpedo’ Müller Bundesligako golegilerik nagusiena da, 365 gol 427 partidatan, zazpi aldiz izan da golegilerik nagusiena, 1970ko europar jokalaririk onena izendatu zuten eta Munduko Txapelketako bigarren golegilerik onena da, 14 gol egin baitu parte hartu duten bi txapelketetan. Athletic Clubaren eskutik San Mamesen egon zenaren eguna gogoratzeko oroigarri bat jaso du: ‘Athletic Clubeko 75. urteurrenaren Txapelketa’ren argazkia. Bertan Muunicheko Bayern taldea ikus daiteke, Müller barne. Aurrelariak gola egin zuen finalerdietan eta finalean ere.

Müller-Dani Alemaniar Peñak Municheko Bayern elastikoa, Müllerren sinadurarekin, eman dio Athletic Cluberi Garaikur eta Erakusketa Aretoan ipintzeko.