Athletic Club

Peñen oharra: Athleticarekin Vila-realera

Peñen oharra: Athleticarekin Vila-realera

Athletic Clubeko peñek beste ahalegin bat egingo dute taldeari babesa emateko denboraldiko azken bidaian ere….

Athletic Clubeko peñek beste ahalegin bat egingo dute taldeari babesa emateko denboraldiko azken bidaian ere. Helburu horrekin bidaia antolatu dute lehoiek ekainaren 9an, zapatuan, Vila-realen jokatuko duten partidara joateko.

Peñen Elkargoarekin batera Joseba Etxeberria Okela eta Zornotzako Aritz Adurizek ere parte hartzen dute Carlos Gurpegiren alde saldu ziren eskumuturrekoen diruarekin.

Vila-realerako irteera ostiralean 12:00etatik aurrera. Pitxitxi kaletik eta itzulera domekan arratsaldez izango da, goizez emakumezkoen taldeak Valentzian Levanteren aurka jokatuko den partida ikustera joango da eta.

Bidaiaren salneurria, autobusez, 6 eurokoa da peñakideentzat eta 10 eurokoa gainerako zaleentzat. Bestalde antolatzaileek erreserbatu zuten logela bikoitzaren salneurria 36 eurokoa da eta 23 euroko sarrerak eskuratzeko aukera egongo da.

Interesa duten zale guztiek Peñen Elkargoarekin harremanetan ipini beharko dira arratsaldeko 18etatik 20etara (asteburua kenduta) telefono hauetan: 94 4410814 edota 94 4413175. Azken eguna ekainaren 4a da, barne.