Jokalari ohiek, UNICEFekin bat:
Kluba

Jokalari ohiek, UNICEFekin bat:

Zallako Athletic Clubeko Peñak eta Athletic Clubeko Jokalari Ohien Elkartearen taldeak UNICEFen aldeko elkartasun partida…

Athletic Club
Athletic Club
2007ko eka. 2a

Zallako Athletic Clubeko Peñak eta Athletic Clubeko Jokalari Ohien Elkartearen taldeak UNICEFen aldeko elkartasun partida antolatu dute ekainaren 2rako, zapatuan, 19:00etatik aurrera Zallako futbol zelaian. Bertan Athletic Clubeko jokalari ohien aurka Enkarterrietako beteranoak ariko dira.

Ekimenaren helburua da dirua batzea UNICEFek antolatzen duen ‘Haurtzaroarekin bat, IHESen aurka bat’ kanpainarako, oraindik ere umeak direla ikusten ez den pandemiaren aurpegia.

Sarrerak Zallako saltokietan eta futbol zelaian bertan eros daitezke partidaren egunean eta baita UNICEFeko bulegoetan, Bilboko Ledesma kaleko 18. zenbakian. Salneurriak 5 euro helduentzako eta 2 euro umeentzako izango dira.

Deialdia: manol Etxeberria, Meléndez, Lizarralde, Ipiña, Estibariz, Joseba Agirre, Luis Fernando, Aiukar, Vidal, Argote, Luke, Iñaki Garay, Larrazabal, Carlos eta Gontzal Suances.

Epailea, Iturralde Gonzalez izango da

+
Informazio gehigarria