Athletic Club

Athletic Club Vila-realen dago

Athletic Club Vila-realen dago

Athletic Clubeko espedizioa Vila-realean dago Bilbotik Valentziara hegazkinez eta Valentziatik hotelera autobusez egin duen bidaiaren…

Athletic Clubeko espedizioa Vila-realean dago Bilbotik Valentziara hegazkinez eta Valentziatik hotelera autobusez egin duen bidaiaren ostean. Zurigorriak ordu biak baino zertxobait lehenago heldu dira Vila-real Palace hotelera eta 14:00etan bazkaldu dute.

Lo-kuluxkan daude jokalariak eta 18:45ean abiatuko dira Vila-realeko Ciutat Esportivara lan saioa egiteko. Ostean Jose Manuel Esnal ‘Mane’ entrenatzaileak prentsaurrekoa eskainiko du.