Athletic Club

Jokalaria ohiek, Tomellosoren aurka

Jokalaria ohiek, Tomellosoren aurka

Athletic Clubeko Jokalari Ohien taldeak lagunarteko partida jokatuko du larunbatean, hilaren 16an, 12:00etan Lezaman, Tomellosoko…

Athletic Clubeko Jokalari Ohien taldeak lagunarteko partida jokatuko du larunbatean, hilaren 16an, 12:00etan Lezaman, Tomellosoko jokalari ohien aurka, Manuel Delgado Meco prestatzaile fisikoaren ekimenari jarrituz. Ciudad Realekoek gure instalazioak eta Garaikur eta Erakusketa Aretoa bisitatzeaz gainera, Levanteren aurkako partida ikusiko dute gure taldeari sostengua emanez.

Gure taldearen aldetik honako jokalari hauek egongo dira: Etxeberria, Larrazabal. Lizarralde, Estibariz, Luis Fernando, Joseba Agirre, Garai, Moska, Sada, Aiarza, Alkorta, Suances, Asier García eta Ipiña. Hauekin batera Jose Angel Iribar AJEren presidentea, Fernando Elguea zuzendaritza batzako kidea eta baita ere Placido Bilbao, Rafa Dehesa eta Dani Ruiz-Bazan egongo dira.