Athletic Club

Azken lan saioa Covaledan

Azken lan saioa Covaledan

Azken lan saioa egin du Athletic Clubeko lehen taldeak Covaledan. Taktikoa izan da oso eta…

Azken lan saioa egin du Athletic Clubeko lehen taldeak Covaledan. Taktikoa izan da oso eta bi ordu baino luzeagoko lan saioa antolatu du Caparrosek. Amaieran entrenatzaileak zazpigarren aldiz egiten duen Futbol Kanpamenduaren partaideak egon dira hor eta baita zale zurigorri asko ere.

Taldeak 14:00ak aldera hartuko du autobusa Bilborantz.