Athletic Club

Abuztuaren 3ko lan saioa

Abuztuaren 3ko lan saioa

Bi talde antolatu ditu Joaquin Caparros entrenatzaileak abuztuaren 3ko goizeko lan saioan. Alde batetik atzoko…

Bi talde antolatu ditu Joaquin Caparros entrenatzaileak abuztuaren 3ko goizeko lan saioan. Alde batetik atzoko partida jokatu zutenek lan gutxiago egin dute eta gainerakoek lan gogorra egin dute, batez ere arlo fisikoa eta baloia uztartuz. Ordu t’erdira ez da iritsi lan saioa. Zaurituen artean gehienak hobera doaz eta Orbaiz zein Aranzubiari alta eman diete sendagileek.

Arratsalderako 19:00etan izango da lan saioa.

Eguraldia ona da, baina atzo baino bero gehiagorekin Papendalen eta badirudi horixe izango dela datozen egunotako joera.