Athletic Club

Abuztuaren 8ko lan saioa

Abuztuaren 8ko lan saioa

Atzoko lan saioaren antzekoa izan da gaurkoa Papendalen. Ordu t’erdiz aritu dira zurigorriak, VV Glanerbrugen…

Atzoko lan saioaren antzekoa izan da gaurkoa Papendalen. Ordu t’erdiz aritu dira zurigorriak, VV Glanerbrugen aurka jokatu dutenek lan saio arina egin dute, lesionatuek segituko dute euren sendatze prozesua eta Joaquin Caparros entrenatzaileak lan taktikoa egin du arratsaldeko 19:00etatik aurrera jokatuko dituztenekin. Gaurkoan honako hauek izan dira: Aranzubia, Amorebieta, Garmendia, Dañobeitia, Gabilondo, Susaeta, Muñoz, Jon Velez, Prieto, Tiko, Casas, Cuellar eta Zubiaurre. Gurpegi ere egon da taldean, nahiz eta oraingoz ezinezkoa duen jokatzea.

Eguraldia freskoa da, aproposa lanerako.