Athletic Club

Iraizoz fitxatu du Athletic Clubek eta Lafuente Espanyoli laga

Iraizoz fitxatu du Athletic Clubek eta Lafuente Espanyoli laga

Athletic Clubek eta RCD Espanyolek akordiora heldu dira abuztuaren 7an Gorka Iraizoz jokalaria kontratatzeko. Jokalariarekin…

Athletic Clubek eta RCD Espanyolek akordiora heldu dira abuztuaren 7an Gorka Iraizoz jokalaria kontratatzeko. Jokalariarekin lortu den akordioa 4 denboraldikoa da eta deuseztapen klausula 30 milioi eurokoa. Aurkezpena gaur abuztuaren 8an, egiaztenean, izan da 12:00etan San Mameseko prentsa aretoan.

Akordioaren baitan Iñaki Lafuente, Athletic Clubeko jokalaria, lagatu gisa jokatuko du Espanyolen 2008ko ekainaren 30era arte eta bere onespena eman du gaur 20:30ean.

Prentsaurrekoan Fernando García Macua, Athletic Clubeko presidenteak, Iraizozen fitxaketaren inguruko xehetasun guztiak eskaini ditu. Hona hemen haren hitzen laburpena: ‘Luzea izan da denboran operazio hau, zaila izan da oso, gauza guztiak bere tokian ipini behar izan ditugulako eta aipamen berezia egin nahi dut nola mamitu den ikus dadila, gauza guztiak argi eta garbi gera daitezen.

Athletic Clubek egin duen fitxaketa, hau da Gorkarena, Iñaki Lafuenteren urtebeteko lagapenarekin guztiz lotuta dagoela esan behar dugu. Paregabe aritu da Iñaki Klubek zeukan kinka zail honen aurrean eta, atzo bertan pertsonalki adierazi nion bezala, bere sentimendu zurigorria erakutsi du. Klubaren ikuspuntutik, nahiz eta Gorkaren fitxaketa lehentasunezko helburua izan, azken finean lantaldearen kudeaketa ere garrantzitsua zen oso eta are gehiago atezain bezalako postu batean. Horretaz aparte, beste baldintza batzuk zeuden aztergai, adibidez, hiru atezain on postu baten bila eta horrek aldagelan sor zezakeen arazoa. Horregatik Gorkaren fitxaketa beste operazio osagarriarekin betara planteatu genuen eta, ildo honetan, Iñakik gauzak erraztu ditu lagapena onartuz.

Nola egiten den operazioa? Zeintzuk diren kopuruak? Espekulazioa egon dela jakin badakit eta orain ikusiko da nola zeuden loturik alde biak. Klubek, Iñakiren lagapenaren barruan, bestearen fitxa bere gain hartzen du, hau da, ulertzeko, aurten guk gure gain hartzen dugu Iñakiren fitxa eta Espanyolek Gorkarena. Espanyolek ere bere gain hartzen ditu Iñakik bere kontratuan zeuzkan puntu berezi guztiak. Gauzak horrela Athletic Clubek ordaindu behar duen diru kopurua 4.089.000 eurokoa da. Hortik aurrera, zenbat ordaindu behar dugu? Hauxe diot argi eta garbi gera dadila, hainbat adierazpen ikusi baititut eta ez dakit nondik atera diren.

Espanyolek 600.000 euro zor zigun Mari Lacruzen lekualdatzearengatik, beraz 3.489.000 euro dira. Nola ordaindu? Irailean 1.489.000 euro ordainduko dugu eta beste 2 milioi euro 2008ko ekainean eta 2009ko martxoan, milioi bana data bakoitzean. Baliteke 2 milioi euro aurreztea Espanyolek Lafuente fitxatzeko aukera gauzatzen baldin badu eta lagapenaren amaieran amaitzen dena. Espanyolek aukera gauzatzen duen ala ez duenaren arabera , oraingoz 1.489.000 euro ordainduko du Athletic Club 2007ko irailean. Luzapen hau inolako finatza-gasturik gabe Athletic Clubarentzat.

Hauxe da operazioaren egia norberak bere iritzia eduke dezakeen arren, baina Zuzendaritza Batzaren aldetik pozarren gaude, lan askoko eta korapilotsua izan delako operazioa.’