Athletic Club

Abuztuaren 9ko lan saioa

Abuztuaren 9ko lan saioa

Eguraldi euritsuarekin egin du Athletic Clubek abuztuaren 9ko goizeko lan saioa. Atzo partida jokatu zutenek…

Eguraldi euritsuarekin egin du Athletic Clubek abuztuaren 9ko goizeko lan saioa. Atzo partida jokatu zutenek lan saioa arina izan dute eta gainerakoek ordubete pasatxo jardun dute euripean eraso eta defentsako jokaldiak eginez.

Lesionatuen artean Garmendia sartu da taldeko ariketetan eta gainerakoak hobera doaz. Atezainek denbora gehiagoz egon dira Carlos Melendezekin batera. Arratsalderako lan saioa Papendaleko gimnasioan izango da.

Bestalde, Juan Pedro Guzman zuzendaritza batzako kidea gaur itzuli da Bilbora eta Fermin Palomar presidenteordearekin bat egin dute ostiralean Santiago Ansareo, Jorge Alejandre, Emilio Prieto eta Juan Antonio Zarate batzakideek.