Athletic Club

Athletic Clubek 3 Fiorentinak 0

Athletic Clubek 3 Fiorentinak 0

Athletic Clubek 3-0 irabazi dio Fiorentinari San Mamesen. Joaquin Caparros entrenatzaileak honako hamaikako hau aurkeztu…

Athletic Clubek 3-0 irabazi dio Fiorentinari San Mamesen.

Joaquin Caparros entrenatzaileak honako hamaikako hau aurkeztu du: Iraizoz, Iraola, Aitor Ocio, Amorebieta, Koikili, Javi Martinez, Muñoz, David Lopez, Etxeberria, Aduriz eta Llorente.

Aulkian honako hauek egon dira: Aranzubia, Prieto, Orbaiz, Exposito, Cuellar, Velez, Gabilondo eta Susaeta.

Fiorentinan honako jokalari hauek jokatu dute: Frey, Dainelli, Pasqual, Donadel, Pazienza, Gobbi, Gamberini, Potenza, Kuzmanovic, Pazzini eta Mutu.

Partidaren epailea Gonzalez Vazquez izan da.

(2′) Iraola barneratu eta Llorentek kanpora bidali du.
(3′) David Lopezek Llorenteri utzi eta honek berriro kanpora bidali du.
(7′) Muturen jaurtiketa, gora.
(14′) Txartel horia Muturi.
(17′) David Lopezen erdiraketa eta Adurizen burukada, kanpora.
(21′) Txartel horia Amorebieta eta Kuzmanovicentzat.
(24′) Amorebietak falta bat atera du eta Freyk harrapatu du baloia.
(27′) Txartel horia Pasquali.
(31′) Txartel horia Iraolari.
(39′) Penalti Adurizi.
(39′) 1-0. GOOOOOLA. Adurizek gola lortu du.
(42′) Mutuk gora bidali du baloia.
(42′) Txartel horia Adurizi.
(44′) Txartel gorria Potenzari.
(45′) Bigarren txartel horia Muturi.

ATSEDENALDIA

(46′) Aldaketa Athletic Cluben: Exposito Iraolaren ordez.
(46′) Bi aldaketa Fiorentinan: Montolivo eta Ujfalosi Gobbi eta Kuzmanovicen ordez.
(51′) 2-0. GOOOOOLA. Llorentek, buruz, Etxeberriaren erdiraketa ezin hobeto aprobetxatuz.
(52′) Aldaketa: Velez Llorentern ordez.
(55′) Aldaketak: Susaeta eta Cuellar Etxeberria eta Adurizen ordez.
(62′) Aldaketa Fiorentinan: Liverani Pazienzaren ordez.
(63′) Velezen jaurtiketa eta Freyk kornerrera bidali du.
(64′) Muñozen jaurtiketa, kanpora.
(65′) Susaetaren errematea, eta Freyk gelditu du.
(66′) Aldaketa: Gabilondo Aitor Ocioren ordez.
(68′) Aldaketa: Koldrup Gamberiniren ordez.
(73′) Aldaketa: Orbaiz David Lopezen ordez.
(74′) Velezen jokaldia eta Freyk desbideratu du.
(79′) Txartel horia Koldrupi.
(80′) Gabilondok falta bat atera eta Freyk desbideratu du,
(83′) 3-0. GOOOOOOLA. Expositoren erdiraketa eta Gabilondoren burukada, sareetara.

AMAIERA