Athletic Club

Artea, emakumezkoen taldeko babesle ofiziala

Artea, emakumezkoen taldeko babesle ofiziala

Athletic Clubek eta Arteak akordioa itxi dute merkatalgunea emakumezkoen taldeko babesle ofiziala izateko datozen hiru…

Athletic Clubek eta Arteak akordioa itxi dute merkatalgunea emakumezkoen taldeko babesle ofiziala izateko datozen hiru denboraldietan eta laugarren baterako aukerarekin.

Emakumezkoen taldeak praken atzealdean eramango du Artearen publizitatea eta hitzarmenaren nondik-norakoak irailaren 10ean, ostegunean, jakinaraziko dira prentsaurrekoan. Halaber, emakumezkoen taldeak bere aurkezpena Artean egingo du irailaren 14an, ostiralean. Ordutegia baieztatzeke dago.