Athletic Club

Athletic Clubeko azken garaikurrak, ikusgai

Athletic Clubeko azken garaikurrak, ikusgai

Asteartetik, irailaren 4tik aurrera, ikusgai egongo dira Garaikur eta Erakusketa Aretoan (San Mames, 26 atea)…

Asteartetik, irailaren 4tik aurrera, ikusgai egongo dira Garaikur eta Erakusketa Aretoan (San Mames, 26 atea) Athletic Clubek denboraldiaurre honetan lortu dituen garaikur guztiak: II Lasesarre 90 urteurrenaren
Garaikurra, XIII Caja Duero Garaikurra eta Trofeu Ciutat de Tarragona 2007.

Hauekin batera Holandatik taldeak egin duen biraren oroigarriak, AC Fiorentinak Bilbora eginiko bisitaldian utzi zituen opariak eta baita ere Athletic Clubeko denboraldiaurrea zein 2007-08 denboraldirako aurkezpenaren irudiak.