Athletic Club

Vila-real-Athletic Club: Hamaikakoak

Vila-real-Athletic Club: Hamaikakoak

Athletic Clubek honako hamaikakoa aurkeztuko du Vila-realen aurka: Iraizoz; Iraola, Aitor Ocio, Amorebieta, Del Horno;…

Athletic Clubek honako hamaikakoa aurkeztuko du Vila-realen aurka: Iraizoz; Iraola, Aitor Ocio, Amorebieta, Del Horno; Etxeberria, Orbaiz, Javi Martinez, David Lopez; Velez eta Aduriz. Aulkian Aranzubia, Ustaritz, Iñaki Muñoz, Llorente, Zubiaurre, Koikili eta Susaeta egongo dira.

Vila-realek honako hamaikako zelairatuko du: Viera; Angel, Fuentes, Cygan, Capdevila; Pires, Josico Senna, Cazorla; Rossi eta Nihat. Aulkian Diego Lopez, Godin, Guille Franco, Tomasson, Matias Fernandez, Cani eta Javi Venta.

Athletic Club 15:40an heldu da El Madrigal futbol zelaira, 15:30etan Vila-real Palace hoteletik irten eta gero. Etxekoak apur bat beranduago heldu dira. Soropilak itxura ona dauka eta duela gutxi arte ureztatua izan da. Eguraldia ona da, eguzkitsua, beroa nagusi izanik. Hainbat zale zurigorri bertaratu dira gaur Castelloko hiri honetara gure taldeari sostengua ematen eta batzuk present egon dira taldea iristean.

Epailea Alvarez Izquierdo izango da.