Athletic Club

Ohiko Batzar Nagusia

Ohiko Batzar Nagusia

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak Gizarte-estatutuetako 54/2 artikuluan jasotzen denez, Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei dei egiten…

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak Gizarte-estatutuetako 54/2 artikuluan jasotzen denez, Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei dei egiten diegu Ohiko Batzar Nagusian parte har dezaten, indarreko Gizarte-estatutuen 19 eta 23. artikuluek arautzen dutenarekin bat etorriz. Batzarra Bilbon egin da, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, 2007ko urriaren 25an, ostegunean, 19:15ean lehenengo deialdian eta 19:30ean bigarren deialdian, ondoko gai zerrendaren arabera:

GAI ZERRENDA

1. Aurreko ihardunaren Kontuak, Txostena, Balantzaren eta aurreko ihardun ekonomikoari dagokion Kudeaketaren onarpena, horrela erabakitzen bada.
2. Hurrengo Ekitaldi Ekonomikorako prestatu den Aurrekontuaren onarpena, horrela erabakitzen bada, kuoten egokitzapena barne.
3. Erabakia Athletic Cluben aurka Jose Maria Nuñez jaunak ezarri dituen salaketei buruz.
4. Zuzendaritza Batzaren egitasmoak eta proposamenak.
5. Bazkideek egin litzaketen proposamenak, baldin eta Batzarra ospatu baino bost egun lehenago aurkeztu badira eta bazkide konpromisarioen %10ek edo bozka emateko eskubidea duten bazkideen %2ek sinaturik badatoz.
6. Eskari-galderak.

Monica Durango andreak asanbladari hasiera eman eta bertaratutakoei asistentzia eskertu die. Bertan, 19:30erako 375 bazkide konpromisario egon dira.

Azken urte honetan hildako bazkide, jokalari eta zuzendaritza kideen omenez minutu bateko isilunea egin ondoren, Athletic Clubeko presidente den Fernando Garcia Macua jaunak hartu du hitza asanblada nola egingo den azaltzeko, eta jarraian Zuzendaritzaren egungo eta etorkizuneko kudeaketaren zenbait alderdi gogoratu ditu, kirol ikuspegitik (harrobia eta lehen taldea), ekonomia aldetik (kuoten igoera, aurrekontuak,…) eta erakundeen aldetik (abalak jasotzea, kontratu blindatuak, Geuria foroa, …), baita Athletic Club Fundazioaren inguruan ere.

Jarraian, Juan Antonio Zarate zuzendaritzako kideak, aurreko ekitaldiaren itxiera eta ekitaldi honetarako Zuzendaritzaren aurrekontu proposamena aztertu ditu.

1. Eta egoki ikusten bada, aurreko ekitaldi ekonomikoko Kontuak, Memoriak, Balantzea eta Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa onartu.

Bai: 415 (62,4%)
Ez: 212 (31,87%)
Zuri: 23 (3,45%)
Baliogabeak: 15 (2,25%)

2. Eta egoki ikusten bada, hurrengo ekitaldi ekonomikoko aurrekontua onartu, kuoten igoerarako proposamena barne.

Bai: 266 (39,93%)
Ez: 373 (56%)
Zuri: 18 (2,70%)
Baliogabeak: 9 (1,35%)

3. Jose Maria Nuñezek Athletic Cluben aurkako jarritako demanda judizialei buruzko erabakia.

Bai: 94 (14,61%)
Ez: 367 (57,07%)
Zuri: 159 (24,72%)
Baliogabeak: 23 (3,57%)