Athletic Club

Espedientea ireki die Athletic Clubek objektuak jaurti zituzten bi bazkideei

Espedientea ireki die Athletic Clubek objektuak jaurti zituzten bi bazkideei

Athletic Club-Real Madril joan den zapatuan, abenduaren 8an, jokatu zen partidan Klubeko zerbitzuek behin identifikatuz…

Athletic Club-Real Madril joan den zapatuan, abenduaren 8an, jokatu zen partidan Klubeko zerbitzuek behin identifikatuz gero, espedientea ireki die Athletic Clubek futbol zelaira objektuak jaurti zituzten bi bazkideei Zuzendaritza Batzaren aginduz. Halaber, Klubeko Diziplina Batzordeari euren kanporatzea eskatuko zaio.

Bien bitartean eta kautelazko neurri gisa, arestian aipatu den batzordeari ere futbol zelaira sartzeko debekurik ezartzea eskatuko zaio. Guzti hau Eusko Jaurlaritzako Kirol eta Ikuskizunen Sailak edota Kirol Ikuskizunetan Bortizkeriaren Aurkako Batzorde Nazionalak har ditzaketen neurrietatik at.