Athletic Club

Banesto-Athletic Txartelaren stand bazkideentzat

Banesto-Athletic Txartelaren stand bazkideentzat

Athletic Clubek eta Banestok aurkeztu dute abenduaren 21ean, ostiralean, 10:30ean, San Mameseko 40. atean finantza…

Athletic Clubek eta Banestok aurkeztu dute abenduaren 21ean, ostiralean, 10:30ean, San Mameseko 40. atean finantza erakundeak ireki duen stand barria, kuotak kobratzen diren bitartean, bazkideen urteko kuotak finantzatu ahal izateko Athletic Txartelaren bitartez.

Ekitaldian Carlos del Campo Zuzendaritza Batzako kidea eta Matias Morilla, Banestoren partez, egon dira.

Athletic Txartelaren stand San Mameseko 40. atean dago, lehiatilen ondoan eta bakide guztiek aukera izango dute euren kuota finantzatzeko %0 interesarekin 9 hilabetez eta komisiorik gabe, Athletic Txartela kontratatzeagatik soilik. Besteak beste, abantaila hauek izango dituzte:

Athletic Txartela doan izango da bazkideentzat.

Txartelaren bitartez kuota bat baino gehiago finantzatzeko aukera %0 interesarekin 9 hilabetez eta komisiorik gabe.

Txartela kontratatzean Athletic Clubeko Polo Ofiziala jasoko dute opari.

As egunkariko bi hilabeteko doako harpidetza, Bizkaiko edizioa, tcartela kontratatzean.