Athletic Club

San Mames, zurigorriz

San Mames, zurigorriz

Athletic Clubek deialdi berezia egiten du San Mames zurigorriz janzteko Kopako final laurdenetako itzuleko partidan,…

Athletic Clubek deialdi berezia egiten du San Mames zurigorriz janzteko Kopako final laurdenetako itzuleko partidan, ostegunean, urtarrilaren 31an 20:00etan Real Racing Cluben aurka jokatuko dena. Kanporaketa gainditzeko horrenbeste desiratzen dugun emaitza lortzen laguntzeko asmoz, tapaukiak eta edozein janzkera zurigorria eramatea eskatzen dugu.

Parte hartzaile guztien artean 20 irudi aukeratuko dira web orrialde honetan sartzeko eta bertan agertzen direnak sarrera bana izango dute Athletic Club-Levante partidarako, Katedralean jokatuko den hurrengo partida hain zuzen ere.

Halaber, Athletic Clubek, San Mameseko izpiritua berreskuratzeko ahaleginak egiteaz gain, Fc Bartzelonaren aurkako lehian bazkide eta ikusle guztiek erakutsitako jarrera eskertu gura du Athletic Clubek, eta ez bakarrik taldeari berebiziko sostengua emateagatik, baizik eta partida normaltasun osoz jokatu zelako, hau da, inolako objektu jaurtiketarik gabe.