
Ainhoa: Beti izan da Athletic zalea
Ainhoa: Beti izan da Athletic zalea
Ainhoa Tirapu, 23 urterekin emakumezkoen taldeko atezain titularra da. Lehen urtea zaila izan zen baina…
Ainhoa Tirapu, 23 urterekin emakumezkoen taldeko atezain titularra da. Lehen urtea zaila izan zen baina Ainhoa ezinbestekoa da Iñigo Juaristirentzat eta bizkarrean daraman 1 zenbakia gogoz eta ilusioz defendatzen du zuri gorrien atean.
Lezama instalazioetan berarekin hizketan aritzeko aukera izan genuen eta honakoa kontatu zigun:
Nola hasi zinen futbolean jokatzen?
Nire kasuan, Ikastolako patioan jolasten nuen. Egun osoa futbolean jolasten pasatzen nuen, eta, behin nire aitaren lagun batek Barañaingo futbito taldean jokatzeko proposamena egin zidan. Eta horrela hasi nintzen, 10 urte nituela. 4 urtez aritu nintzen eta gero Lagunaken fitxatu nuen.
Beti jokatu izan duzu atezain gisa?
Beno, hasieran defentsa nintzen, baina badirudi ez nuela oso ondo egiten eta atezain gisa probatuko genuela esan zidaten. Eta hemen nago. Eskerrak atezain hasi nintzen eta hemen nagoen.
Ba al duzu futbol munduan aritu den aurrekaririk zure familian?
Nire aitak jokatzen zuen baina afizionatu gisa. Duela gutxi jakin nuen Fernando Tirapu, Athleticen jokatu zuena, urruneko ahaidea dela.
Eta zure ama Lagunakeko presidentea?
Bai, beno, kargu errotatiboa da eta zinegotzi ezberdinen artean banatzen da.
Han jokatutako azken partida bereziki gogorra izan zen…
Zero eta bat irabazi genuen Itziren gol bati esker eta oso zaila izan zen. Irabazi beharra genuen Ligaren borrokan jarraitu ahal izateko.
Lagunaken jokatzen duzu, eta bat-batean Pueblara joaten zara Kopa jokatzera.
Ez nengoen pozik. Lagunaken gutxi jokatu nuen, bederatzi bat partida eta aukera hori suertatu zen. Pueblak Kopa jokatzeko aukera ematen zidan, gu ez ginen sailkatu eta probatzea erabaki nuen, oso esperientzia positiboa izan zen. Kopa jokatu nuen, finalera iritsi ginen eta nahiz eta galdu, oso oroitzapen ona daukat.
Eta zu han egon zarenez, zer gertatzen zaigu Pueblarekin?
Beno, jokalarien artean ez da ezer gertatzen, eh? Baina duela denboraldi pare bat elurrarena gertatu zen eta ez zitzaien ondo iruditu, eta cluben artean gauzak nahastu egin ziren. Hara jokatzera joaten zarenean 5.000 pertsonako herri osoa aurkitzen duzu, bere taldea laguntzen dute eta Superligan ohikoa dena baino giro beroagoa sortzen da, baina gure artean ondo moldatzen gara.
Nolata iritsi zinen Athleticera?
Pueblan nengoela Iñigok deitu zidan. Pentsa. Niretzat une horretan zegoen clubik onenarekin fitxatzeko aukera zen eta nire bihotzeko cluba gainera. Ni gustura etorriko nintzatekeen Lezamara nahiz eta talde txapelduna ez izan. Ni beti izan naiz Athleticekoa eta ez dut esaten ondo gelditzeagatik eta orain hemen jokatzen dudalako. Bittor Alkizaren kamiseta daukat, beste bat Aranzubiaren eta nire taldea beti izan da Athletic.
Ofizialki Europan jokatu zenuen lehen partida Athleticekin eta lehen gola berehala sartu zizuten.
Bai, partida arraroa izan zen. Gola sartu ziguten, berdindu egin genuen, berriz sartu ziguten, berriz berdindu genuen eta hortik aurrera egonkortu eta partida aurrera atera genuen. Nire debuta zen eta egia esan gola berehala sartu zidaten, baina nire lekuan jokatzen dugunok ezin dugu horretan gehiegi pentsatu, despistatzen bazara partida zaborretara botatzen duzu. Agian udan pasatako guztiaren ondoren partida horretara iristeak eragina izan zuen gugan.
Horregatik galdetu nahi nizun. Uda mugitua. Iñigo, zu ekarri zaituen misterra, badoa, arazoak zuzendaritzarekin, entrenatzaile aldaketak…
Niretzat urte gogorra izan zen. Urte gogorra eta txarra maila pertsonalean. Ez nuen ia jokatu eta oso egoera zailak izan ziren. Iñigok fitxatu ninduen eta ni iritsi eta berehala bera badoa eta beste bat dator, ez dakit ni ezagutzen nauen eta ni hemen egotea nahi duen. Egia esan asko ikasi nuen eta hori barneratzen saiatu naiz hobetzeko. Denboraldi gogorra izan zen eta taldeak gaizki pasa zuen. Egia da egoera hauei esker asko ikasten dela eta uste dut talde osoak jakin zuela futbolaren munduan gertatzen diren zenbait egoera barneratzen eta horretaz guztiaz ikasten.
Denboraldia bukatu eta Iñigo itzuli egin zen.
Ezustekoa izan zen. Ez genekien zer gertatuko zen. Arazoak zeuden entrenatzailearekin, zuzendaritzarekin eta denarekin, oro har. Egun batean Lezaman elkartzeko deitu ziguten, Iñigo etorri zen, eta gauzak nola zeuden azaldu zigun. Itzuli egingo zela eta zein baldintzetan, eta, egia esan, ziurtasun eta poza eman zigun.
Denboraldi berria hasi zen eta zuretzat ezin zuen hobea izan
Bai. Niretzat hasieran zaila izan zen. Urtebete ia jokatu gabe egoteak konfiantza galtzea dakar, baina pixkanaka hobetuz joan nintzen eta pozik bukatu nuen. Ia dena jokatu nuen, selekzioarekin debutatu nuen eta Estatuko txapelketa txapeldunordeak izan ginen Euskadirekin.
Denboraldia badoa eta azken partidan San Mamesera iristen zarete, Torrejonen aurkako partidan dena zuen eskuetan dago. Baina pilota ez da sartzen…
Buff. Gaizki pasa nuen. Atetik ikusten nuen denbora aurrera zihoala eta ezin genuela. Eurak ez ziren hurbiltzen baina guk ez genuen asmatzen eta pentsatze nuen: Etxean partida guztiak irabazi ondoren ez al gara gai izango azkenekoa irabazteko? Txistua jo zuenean malkoak ateratzen zitzaizkidan. Ikusleek “Txapeldunak” abestu zuten baina nik ez nuen entzun eta Ane saltoka eta besoak goian zituela ikusi arte ez nintzen konturatu Liga irabazi genuela. Gainera San Mamesen, dena ezberdina den tokian. Zelaira iritsi ginenetik, beroketak, aldagelak,…
Zure lehen titulua
Bai. Nik ez nuen inoiz ezer irabazi. Txapeldunorde banintzen baina inoiz ez nuen ezer irabazi. Beraz, pentsa zein sentsazio izan nuen lortu genuenaz konturatzean.
Eta gerokoa? Nola bizi izan zenuen ospakizuna?
Ikusgarria. Nire burua Aldundian, Udaletxean, jendearekin ospatzen, kamioian, jende pila bat gurekin… Ahaztezina.
Zu beste tituluak irabazten dituzten jokalariekin egoten zara, selekzioak adibidez, beste taldeetan berdin bizitzen al dira ospakizun hauek?
Inondik inora. Guztiz ezberdina da. Levante liderra da eta jendeari partidak ikustera joateko eskatzen ari da. Levante bezalako talde bat, emakumezkoen futbolean tradizio handia duena.
Europan, parte hartu duzun bi alditan gutxi falta izan da pasatzeko…
Zer amorru ematen duen hain gertu gelditzeak, irabazi egiten badizute, ados, baina bietan oso gutxigatik izan da. Pasa den udan Eslovenian oso gertu izan genuen. Gainera ondorengo zozketa alde genuen eta zerbait polita egiteko aukera izan duzulako sentsazioa gelditzen zaizu. Gol batengatik gelditu ginen kanpoan.
Pentsatu al duzu atzerrira joan eta futbola 24 orduz bizitzen saiatzea?
Lehenengo gauza ikasketak bukatzea da. Lehenbailehen bukatu bahi dut. Orain ikasketak utzi eta atzerrira joatea ez dago nire planetan.
Eta Unibertsitate batera joatea bertan jokatu eta ikastera?
Oso zaila da. Iraiari ondo atera zitzaion interesa handik zetorkiolako. Baina beka osoa lortzea oso zaila da. Eta zure kontura ikastea oso zaila da.
Hobekuntza hori saiatzeak aukera emango lizuke 24 orduz futbolean profesional batek bezala pentsatzea, eta horregatik galdetzen nizun.Bai, polita litzateke. Begira, gaur egun emakumezkoen futboleko lehen mailaren eta gainerako artean dagoen aldea fisikoa da. Teknikoki ez dago alde handirik baina prestakuntza fisikoan oso goitik daude. Horregatik, 24 ordu futbolari eskaini ahal izatea hobekuntza handia izango litzateke.
Eta zer diozu Kopaz?
Jo, Kopa. Aurten pasatzea espero dut. Inoiz ez dugu zorterik izan zozketa horietan eta beti ekin diogu txapelketa honi txapeldun izanda eta horrek ez digu lagundu. Ez da erabateko erlajazioa, baina erosoago jokatzen duzue gin behar zenuena eginda duzula. Ea aurten finalera iristen garen eta gurekin batera Bilboko jende asko eramaten dugun. Eta bidez batez, ea ez duten finala belar artifizialeko zelai batean jartzen, beti hala jartzen dute eta lotsagarria da.
Azken 6 urte hauetan Athleticen egin den lanak oinarri egonkorra sortu al du une txarrei aurre egiteko?
Horretan lan egiten da Lezaman. B talde bat dago eta agian hirugarrena sortuko da, harrobiarekin lan egiten da, Bizkaiko clubekin eta helburua hori da. Jendea taldearekin beti egotea, ez soilik irabazten denean.
Komunikabideek laguntzen al dute helburu honetan?
Bizkaian ezin gara kexatu, baina hala era gutxi da. Selekzioarekin kontzentratuta geundela Television Españolarentzat elkarrizketa bat egin ziguten. Azaletik emititu zuten gaueko hamabiak pasata. Beraz, ez zuen inork ere ikusi.
Superliga irabazi ez zen urtean nabaritu al zenuten beherakadarik zaleen artean.
Jende gutxiago egon zen, baina etorritakoen kalitatea hobea izan zen. Oso ongi ulertu zuten zein egoeratan gauden eta ahal zuten guztian lagundu ziguten.
Eta nola ikusten duzu Athleticen etorkizuna?
Gu harrobia duen cluba gara et agure etorkizuna Lezama da. Lezamak ondo funtzionatu behar du ezin baita uda guztietan jokalariak erosi, jakinik Athleticek jokalari bat nahi duela jakiten bada prezioak ikaragarri igotzen direla. Nik erabateko konfiantza dut gure filosofian eta horrela jarraitu behar dugu.
Eta atzerritarrak emakumezkoen futbolean?
Ez dut oso emaitza ona izan. Isabel orain L´Estartit-en dago eta Barçan ere ez zuen arrakasta handirik izan. Ronaldinharen booma gehiago izan zen prentsa arrosaren futbolarena baino. Jokalari onek Alemaniako ligan edo Estatu Batuetan tokia badute ez dute hemen bukatuko.
Gaiez aldatuz, zer moduz moldatzen zara interneten?
Ongi, oso ongi.
Zer iruditzen zaizu Clubaren web orria?
Oso ona iruditzen zait. Eta emakumezkoen atalean sartzen bagara, zer nahi duzu esatea. Beste club batzuenak ikusten dituzu eta barregarriak dira. Gurean, dena eguneratuta dago, asteroko plana, jokalarien estatistika osoak, dagoeneko jokatzen ez dutenena, bigarren taldearena… Argi dago beti egin daitezkeela gauza gehiago baina oso ongi dago.
Esango didazu hobetzeko ideiaren bat duzunean, ezta?
Bai noski. Zerbait bururatzen zaidanean esango dizut.
Zein da Athleticen lehen oroitzapena?
Bittor Alkizaren garaia. Bilbora iritsi zenean nik 10 urte nituen. Nire jokalari gogokoena zen, baina Athleticen jokatzen zuenean.
Asko gelditzen zaizu baina pentsatu al duzu zer egingo duzun futbola uztean?
Futbola lotuta jarraitzea gustatuko litzaidake baina baita kimikara dedikatzea ere, horretarako ari naiz ikasten.
Asko eskatzen al duzu arropari edo beste zenbait gauzei dagokionez?
Arroparekin ez naiz oso exijentea, baina osagarriak oso gustuko ditut, eguzkitarako betaurrekoak bereziki.
Kontzentrazioaten Play-ean jokatzen al duzue?
Ez gehiegi. Eslovenian txapelketa bat egin genuen baina ez gehiegi.
Ba al dago loa kentzen dizun aurkaririk?
Ez bereziki. Gainera beti da erronka bat jokalari onenen aurka jokatzea. Horregatik nahiago dut hauek jokatzea eta irabaztea. Norbait esan behar badizut Laura del Rio esango dizut, baina egunen batean garaituko dugu eta atsegina handiagoa izango da.
Zelairen bat?
San Mamesez gain, Sanchez Pizjuan gustatu zitzaidan. Pueblarekin jokatu nuena eta giro gogorra izan zen arren zelaia gustatu zitzaidan.
Gogoan duzun partidaren bat?
Bi esango dizkizut. Nire debutarena eta pasa den denboraldian San Mamesen Torrejonen aurka jokatutakoa. Hori da sufritzea…
Entrenatzaile bat?
Oraingoz Iñigo Juaristirekin gelditzen naiz. Eduki ditudanen artean gehien erakutsi didana da. Eta, gainera, beste bat esaten badut ez nau gehiago jarriko… (barreak).Ez da egia. Ezagutzen ditudan entrenatzaileetatik futbolaz gehien dakiena da, ez emakumezkoen futbolaz, futbolaz baizik. Eta hori abantaila handia da guretzat. Niretzat pribilegioa da gure entrenatzaile izatea.
Lau titulu 4 urtetan Superligan entrenatuz, ez da erraza hori lortzen.
Horixe ezetz, baina emakumezkoen futbolean onarpena lortzea oso zaila da ,eta Iñigok lortu duena lortzeak meritu handia du.
Eskerrik Asko Ainhoa.
