Athletic Club

Anibal Uriarteren heriotza

Anibal Uriarteren heriotza

Joan den otsailaren 15ean hil zen Barakaldon Anibal Uriarte Velasco, Athletic Clubeko jokalari ohia 1946…

Joan den otsailaren 15ean hil zen Barakaldon Anibal Uriarte Velasco, Athletic Clubeko jokalari ohia 1946 eta 1950 bitartean. Etorkizun handiko jokalaria, 1941-42 denboraldian segitu zuen Athletic Clubek eta lagunarteko partida baterako deitu ere. Hurren urtean, 18 urte zituela, Bilbao Athleticeko jokalari bihurtu zen. Azkenik, 1946-47 denboraldian heldu zen Athletic Clubera, bere estraineko partida 1948ko otsailaren 19an Oviedon jokatuz (Oviedok 2 – Athletic Clubek 2). Partida ahatuezina, gola egin baitzuen Anibalek, elastiko zuirigorriarekin egin duen bakarra norgehiagoka ofizialetan. 1950ko ekainean utzi zuen Athletic Club.