Athletic Club

Lehen taldearekin jokalariak

Lehen taldearekin jokalariak

Gaur asteartean, otsailaren 26an, lehen taldeko teknikarien agindupean Lezaman egin den lan saioaren ostean, jarraian…

Gaur asteartean, otsailaren 26an, lehen taldeko teknikarien agindupean Lezaman egin den lan saioaren ostean, jarraian aipatuko diren jokalariek parte hartuko dute bihar, asteazkenean, hilaren 27an, lehen taldeko ekitaldi guztietan, hau da, elkarrekin egiten den gosariarekin hasita arratsaldez, 19:00etan hain justu, Zornotzan jokatuko den Ibilaldiaren aldeko lagunarteko partidarekin amaitzeko.

Raul Fernandez atezaina eta Eneko Rubio erdilariarekin batera, normalean Caparrosen agindupean ari direnak, honako hauek hartuko dute parte: Iago Herrerin atezaina zein Ismael Lopez, Julen Goñi, Iker Muniain eta Jonas Ramalho jokalariek.