Esker onak Almeriatik
Almeriako Athletic Club Plaza de Toros peñatik gure esker ona adierazi nahi dizuegu.Lehenik eta behin…
Almeriako Athletic Club Plaza de Toros peñatik gure esker ona adierazi nahi dizuegu.
Lehenik eta behin entitateak gure lurretara ekarritako ilusioagatik, eta bestetik adierazitako lankidetza eta laguntza guztiagatik.
Jokalariak, entrenatzaileak, zuzendaritzako kideak, jarraitzaileak, peñistak, etab. zoriondu nahi ditugu asteburu honetan Almerian bizi duguna bizitzeko aukera eman digutelako.
Zuzendaritzari esker ona adierazi nahi diogu bereziki, Carlos del Campori gurekin elkarlanean aritzeko prest agertu zelako eta peñen arteko anaitzea erabateko arrakasta izan delako.
Koldo Agirre eta Jose Angel Iribar ere aipatu nahi ditugu, ekitaldian parte hartuz ilusio berezia adierazi baitzieten bertaratutako guztiei.
Eta nola ez, gurekin bate gin zuten komunikabide guztiei, eurei esker lehen aipatutako anaitzea penintsula osoko geografian jarraitu ahal izan baitute.
Eskerik Asko eta GORA ATHLETIC!!!

