Wonderland zirkoarekin akordioa
Athletic Clubek Bilboko zezen plazan dagoen ‘Gran Circo Wonderland’-ekin akordioa itxi du martxoaren 13an, 19:00etan,…
Athletic Clubek Bilboko zezen plazan dagoen ‘Gran Circo Wonderland’-ekin akordioa itxi du martxoaren 13an, 19:00etan, prestaturik dagoen emanaldia Athletic Clubeko bazkideentzat eskeinita izan dadin. Bazkideek deskontu garrantzitsua izango dute sarreretan, honako prezioak hain zuzen ere:
Erdiko Besaulkia: 12 euro
Alboko Besaulkia: 10 euro
Sarrerak zezen plazaren txarteldegietan daude salgai, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, bazkide txartela aurkeztuaz.

