Athletic Club

Hitzaldia Londonen

Hitzaldia Londonen

Maiatzaren 1ean hitzaldia eskainiko dute Joseba Intxaurraga presidenteordeak eta Luis Solar Lezamako koordinatzaileak, Londoneko Birkbeck…

Maiatzaren 1ean hitzaldia eskainiko dute Joseba Intxaurraga presidenteordeak eta Luis Solar Lezamako koordinatzaileak, Londoneko Birkbeck Sport Business Centerrean ‘Oinen ihesaldia’ lelopean ospatzen den biltzarrean, hau da, jokalarien migrazioaz, batez ere Europarantz, jardungo dute bertan. Athletic Club gonbidatu dute munduko futbolean bertako jokalariekin jokatzen duen kasu bakarra den heinean. Intxaurragak Athleticen filosofiaren ardatzak azalduko ditu eta Solarren solasaldia ‘Athletic Club, futbol hezkuntzaren akademia’ du izenburu.

Hitzaldian, besteak beste, honako hauek hartuko dute parte:
Wladimir Andreff, Ekonomia irakaslea, Pariseko Unibertsitatea
Paul Darby, Kirola eta ariketan irakasle titularra, Ulsterreko Unibertsitatea
Jean-Marc Guillou, JMG Academyren sortzailea
Raffaele Poli, Neuchateleko Unibertsitatako Kirol Ikasketen Zentroan ikertzailea
Filippo Maria Ricci, Gaceta dello Sport egunkariko korrespontsala Espainian.
Gordon Taylor, Futbol Profesionaleko Elkartearen goi mailako funtzionaria