Athletic Club

Athletic Club Isla Canelan, uztailak 11

Athletic Club Isla Canelan, uztailak 11

Athletic Clubeko lehen taldeak lan saioa izan du arratsaldez bertako futbol zelaietan. Caparrosek lau talde…

Athletic Clubeko lehen taldeak lan saioa izan du arratsaldez bertako futbol zelaietan. Caparrosek lau talde osatu ditu eta atezainez gain, atzelariz, erdilariz eta aurrelariz osaturikoekin hainbat ariketa egin ditu baloia behin eta berriz erabiliz. Zazpiretatik aurrera ia ordu t’erdiko lan saioa izan da.
Hurrengo lan saioa uztailaren 12an, 7:45ean golf zelaian izango da.

Goizean, 7:45etatik aitzina aritu dira Isla Canelako golf zelaian eta saioa fisikoa izan da soilik. Ia ordu t’erdiz aritu dira zurigorriak lasterka iraunkorra eta antzeko ariketak egiten. Ostean gosaria hartu dute eta bi multzotan banatu dira. Bata gimnasioan geratu da eta bestea bertako hondartzara abiatu da hainbat ariketa fisiko egiteko hondarrean eta baita uretan ere. Dena kazetari eta turista askoren begiradapean.